XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gure fedearen zimendua- Erlijione paganoa zimendurik gabe da egun.

(Diote lehen ukan duela, mintzatu diren goiko erran-etarik (1) Oracles.

Bainan zoin dira hortaz segurtatzen gituzten liburuak?.

Hoin sinesgarri egiten ote ditu heien egilen bertuteak?.

Hoin artoski begiratuak ote dira, nun segurta baititake ez direla nahasiak?

Erlijione mahometanoak zimendutzat dauzka Alcoran (2) Alcoran liburu saindua arabez al Qur'an erran nahi baitu irakurtza eta Mahomet (3) Mahomet edo Muhammad, islam erlijionearen profeta, La Mecque, Arabia Sahoudirako hirian sortua (570-580 arte hortan); 622-an Medina-rat ihesi joana, 632-an hila.

Bainan profeta hori, munduak bere behakoaren ondarra behar zuena, aintzinetik gaztiatua izan ote da?.

Zer marka du, bere burua profeta egin nahi duen edozoin gizonek ere ez duenik?.

Zoin mirakulu erran du berak eginak zituela?.

Zoin misterio erakutsi ditu, hartaz diotenaren arabera ere?.

Zoin zuzenbide (4) Morale eta nolako zoriona?.

Bestela behatu behar zaio Juduen erlijioneari, nola baitute ere ohi erakustea ala Liburu Sainduek ala jenden erranek.

Eginbiden legea eta dohatsutasuna jendearen ohiduretan irringarri dira (hola hola dira edozoin erlijionetan: ezen giristinoena ere ez da berdin Liburu Sainduetan eta casuistes edo kontzientzia xilatzen (5) Hau xixtakoño bat ote... jesuiten kontra? Ez da erreza ezetz (ari direnetan).

Zimendua, loriagarria: munduko liburu zaharrena eta egiazkoena; eta Mahomet-ek, berearen iraun-arazteko, haren irakurtzea debekatu badu, Moisek aldiz, berearen iraun-arazteko, irakurtzea manatu diote deneri.

Hain dibinoa da gure erlijionea, nun ez baitezake haren zimendua (6) fondement baizik ukan beste erlijione dibino batek.

Ikusi (behar da) zer den argi eta ezin ukatua juduen estatu guzian.

Osoki dibinoa da juduen erlijionea, bere larderian, irautean, betiko-izaitean, eginbiden erakustean, bere dotrinan eta ondorioetan (7) Horiek oro xeheki erakutsi gogo zituen Pascal-ek... gehiago bizi izan balitz bere obraren osatzeko.

Beti gizonen artean iraun duen jakitate bakarra: zentzuaren eta gizon naturalezaren kontra dena.